Hizkuntza atlasa dialektologiaren tresnarik garrantzitsuenetakoa da. Gertakari dialektalen bilduma da, askotan hainbat liburukitan, ezaugarri zehatzak biltzen dituena transkripzio fonetikoa ahalik eta modu zehatzenean emanez. Atlasen bidez hizkuntza baten esparruan gertatzen diren aldaerak adierazten dira isoglosen bidez edota bildutako datuak tauletan emanez.
Atlasen helburuak ez dira beti berak: batzuk esparru semantiko bati gagozkion hitzak baino ez dituzte jasotzen, zenbaitetan egitura sintaktikoei ematen zaie garrantzia.
Egindako lehena Atlas Linguistique de la France (Frantziako Hizkuntza Atlasa) izan zen, Jules Gilliéron-ek eta Edmond Edmont-ek egina 1902 eta 1910 artean.
Euskal Herrian, Euskaltzaindia dabil Euskararen Herri Hizkeren Atlasaa (EHHA) atontze lanetan.